Ipuin-ipuinka -Asko munduan bezala, baziren bi bele. Batek zuen buztan luzea. Besteak buztan txiki-txikia. Buztan txikia zuen hark izan balu luzea, nire istorioa izanen zen luzea, baina laburra baitzuen, nire istorioari ere heldu zaio errematea. Nahi al duzu berriz kontatzea? -Bai - Nik ez dizut bat esateko esan, asko munduan bezala, baziren bi bele. Batek zuen buztan luzea. Besteak buztan txiki-txikia. Buztan txikia zuen hark izan balu luzea, nire istorioa izanen zen luzea, baina laburra baitzuen, nire istorioari ere heldu zaio errematea. Nahi al duzu berriz kontatzea? -Ez Nik ez dizut bat esateko esan, asko munduan bezala, baziren bi bele. Batek zuen buztan luzea eta abar... ANJEL LERTXUNDI “Letark kalekantoitik” liburutik ateratakoa, 216 or. 217. Or. Amairik gabeko ipuin errimatuen zerrenda osoa.ñ